Modulua - Kike Amonarrizen hitzaldia

    Aniztasuna lantzen jarraituz, hizkuntza aniztasunari heldu diogu Kike Amonarriz soziolinguista tolosarraren bisitarekin. Hitzaldi honetan, euskararen egoeraren inguruan hainbat aipamen eta azalpen eman zizkigun hizlariak. Euskarak izan duen bilakaerari heldu zion, gure etorkizunako lanbidea izango den irakaskuntzarekin lotura egin eta eleaniztasunari aipamena eginez. 

    Amonarrizek aipatutako ideien artean, ezaguna da euskararen jakintza gero eta handiagoa dela, hala ere, deigarria egin zitzaigun erabileraren proportzioa oso baxua dela jakitea. Hezkuntzari esker, ia haur guztiek ikasten dute euskaraz, gehienek D ereduan, eta horregatik da hain altua euskararen jakintza maila. Baina erabiulerari dagokonez aldiz, pertsona askok euskararen erabilera eskola eremura soilik mugatzen dute, batzuetan hau irakasteko erabiltzen den modu ez hain egokiarekin lotzen dutelarik. Familia-eremuan eta kalean hizkuntzren erabilerak ez du aldakera handirik eduki eta hau da euskarak gaur egun duen erronka handienetako bat, euskaren erabilera zabaldu eta handitzea. 

    Ideia hori hezkuntzara ekarriz, egungo eskola eleanitzak euskara irakatsi edo euskal hiztun aktiboak sortzen dituen galdetu zigun Amonarrizek. Ideia horri, hain ohikoak diren eskolaz kanpoko ekintzetan euskararen erabilera handitzea komeni dela gehitu zion, haur askok, euskara eskolan soilik erabiltzen baitute eta ez dute eskolaz kanpoko bizitza euskaraz egiteko ohitura, aukera edo gaitasunik. Horregatik, euskararen erabilera bultzatuko duten ekintzak eta irtenbideak aurkitu behar direla uste dugu, haurrek, eskiolaz kanpo ere euskaraz aritzeko guneak daudela ulertuko dute eta euskara gehiago erabiltzeko mekanismoak barneratzen joango dira pixkanaka.  

    Hori horrela izanik, hezkuntzak euskara irakastearekin batera, euskal hiztunak sortzearen aldeko apustua egin behar duela ikusi dugu, guk etorkizunean izango dugun lanbidearen garrantziaz jabetu eta gure jarrerak izango duen balioa azpimarratzearekin batera. Euskara irakastearekin bakarrik soilik ez baita nahikoa, erabili egin behar da!



Iruzkinak

Mezu ezagunak