Modulua - Ikertze

    UNRWA taldekoen saioaren ostean, Ikertze Kultur Elkartearekin izan ditugu bi saio. Hauek hezkuntza proiektuak sortzen dituzte, artea, zinean eta filosofiaz baliatuz. 

    Lehen saioarekin hasteko, UNRWAkoekin egindakoa hartu genuan oinarritzat; Palestinaren inguruan buruan gelditu zitzaizkigun hitz edo esaldiak orri zatietan idatziz adibidez. Saioarekin jarraitzeko, bi taldetan banatu ginen. Batetik, zinema tailerra egingo zutenak, eta bestetik, arte tailerra. Zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, bestetik, arte tailerra. Zinema tailerrekoek irudiaren inguruko oinarri teoriko batzuk jaso ondoren, binaka jarri eta bost segunduko bideo bat sortu behar izan zuten, “stop motion” teknika baliatuz eta protagonista “nakba” (palestinarren giltza) zelarik. Arte tailerrekoek, haurrei aniztasuna marrazki eta irdui ezberdinen bidez azaltzea zuten helburu, kontzeptua bera ulergarriagoa izateko. Horretarako, talde txikietan jarri eta bakoitzak itsasontzi moduko bat sortu zuen, barruan forma ezberdineko pertsonaiekin, “aniztasunaren itsasontzia”. Buruan sortzen ditugun muga eta aurre-iritziak apurtu eta haurrei azaltzeko modu errezak eta ulergarriak sortuz. 

    Hauek dira gura taldekideen lanak:


    Ikertze Kultur Elkarteko kideekin egindako bigarren saioa hasteko, aurreko astean sortutako bideoak ikusi ditugu zine tailerrean. Ondoren, arte tailerrean sortu zituzten itsasontziak hartu eta bideo bat sortu dugu, hau ere “stop motion” teknikaz baliatuz, baina oraingoan, 10 segundukoa. Denbora soberan izan dugunez, beste bideo batsortzeko eskatu digute Ikertzeko kideek, “Errefuxiatuen errealitatea anitza da” esaldia bideo batean bilakatuz. Bitartean, arte tailerrekoek, estereotipo hitza entzutean bakoitzari burura etorri zaion irudia marraztu behar izan dute, ondoren gaiaren inguruan solastu dutelarik. Bahin hori eginda, bi taldeak elkartu eta tailer bakoitzean egindakoa partekatu dugu gainerako ikaskideekin. Saioekin amaitzeko, gure sentsazioez eta hobetzeko proposamenez aritu gara eta azken saio honetan sortutako bideoak ikusiz agurtu ditugu Ikertze eta UNRWA elkarteetako kideak. 

    Hona hemen gure taldekideek sortutakoak: 





Iruzkinak

Mezu ezagunak