HitzKeta

    Gaurko IKT-ko klasean, Hitzketa proiektua ezagutzeko aukera izan dugu. 2017-2018 ikasturtean hasitako proiektua da hau, magisteritza eskolako hainbat ikaslearen artean burututako lan bat duelarik abiapuntutzat. Lan horren helburua euskara eta euskal kultura funtsean hartuz, irakaskuntzarekin lotu eta teknologia berrien erabilera txertatzea litzateke. Landu nahi diren arloak aztertu eta bertan aurki daitezken hutsuneak betetzeko asmoz ekin zioten proiektuari. 

    Euskal kultura lantzeko baliabide eskasia aurkitu ondoren, haien lana Haur Hezkuntzako etapara eta musika eta literaturara bideratzea erabaki zuten, etapa horretako irakaskuntzan literaturak eta musikak duten garrantzia jakinik. Euskarazko literatura eta musika lantzeko baliabideak ezagutarazi eta guztientzako erabilgarria izatea dute helburu eta erraz hedatzeko asmotan, teknologiaz baliatu dira. HitzKetako web-gunea sortu eta kalitatezko euskarazko literaturaren bilduma moduko bat osatu zuten, aldi berean, bertan bildutako materialak erabili eta lantzeko zenbait proposamen didaktiko ere eskuragarri jarri dituztelarik. 

    Oso interresgarria eta baliagarria iruditu zaigu proiektu hau, edozein pertsonarentzat erabilgarria dela uste baitugu, baita gure etorkizuneko lanerako ere. Web-gune honetan, material ugari dago eta lanketa desberdinak bideratzeo aukera anitza eskaintzen da. Gainera, teknologiaren erabilerak material hau erabiltzeko erraztasun handia suposatzen du, euskarazko baliabideen hedapenean lagunduz. Askotan, euskarazko baliabidea gutxi ditugula pentsatzen da eta horregatik, gaztelaniazko baliabideetara jotzen da erraztasunez. Proiektu honi esker, gure hizkiuntzan lanketak egiteko material ugari dagoela erakustarazi dute eta oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, gure hizkuntza babestuz. 

Amaitzeko, hemen uzten dizuet HitzKeta web-gunea, zuek ere eskuragarri izan dezazuen. 



Iruzkinak

Mezu ezagunak