Modulua - Besteak eta ni... gertu eta urruti I eta II

 Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezagutza ikasgaian, aniztasunari bi saio zuzendu dizkiogu, eta hemen uzten dizkizuet nire taldeak eta nik saio hauei buruz egin dugun hausnarketa.

Lehen saioa (2021-02-12)

    Lehen saioan, ideologia aniztasuna landu dugu nagusiki. Horretarako, iritzi aniztasunaren aurrean azaltzen diren tolerantzia, errespetua eta enpatia bezalako baloreen inguruan hitz egin dugu, ariketa anitzen bidez, kontzeptu horien desberdintasunak ikusi, eta besteen azalean jartzeko gure ohitura eta aniztasunarekiko gure jarrerak nolakoak diren aztertzeko aukera izan dugularik. 

    Lehenik eta behin, goian aipatutako 3 hitzen definizioen inguruan hitz egin dugu, toki desberdinetak eskaintzen diren definizioak aztertu ditugun heinean. Behin hori eginda, gure burua jarrera horiekiko nola ikusten dugun azaltzeko unea etorri da. Askotan 3 hitz horiek desberdintzeko zailtasunak aurkitzen ditugu, hori dela eta, gure jarrerak hobeto ulertzeko ere balio izan duela uste dugu, norbere jarrerez hausnartzeko jarduera interesgarria izan da. 

    Jarraian, euskal gizartean pil-pilean daukagun ertzainen eta gazteen arteko gatazkari helduta, bi ideologia desberdinen arteko gatazkaren inguruan hitz egin dugu, horri konponbidea aurkitu nahian. Gainera, alderdi bakoitzak berearen alde egitean askotan bestea zapaltzen duela ere ikusi dugu, gertakizun berbera kontatzeko bi ikuspegi oso desberdin egon daitezkeelarik. Kolektibo batek bestearengan ager dezakeen errespetu eta tolerantzia ezaz ere jardun dugu. Nahiz eta agian, adibidea polemikoa izan zitekeen, lanketa interesgarria izan da, gatazkak gure egunerokotasunean, nahiz eta maila desberdinetan izan, oso presente daudelako. Hauek konpontzeko beharrezko erespetua eta enpatia azpimarratzea ere garrantzitsua izan da. 

    Hurrengo jarduerarako, 30 pertsona oso desberdinen artean bi aukeratu behar genituen, bata, harekin kafe bat hartuko genukeena eta bestea, giztiz alderantzizkoa, kaferik hartuko ez genukeena. Aukeraketa horren zergatia azalduz, noski. Kuriosoa izan da, gelakideon gehiengoak, gure izaera edo ideologiatik oso aldenduta dagoen pertsona bat aukeratu dugula harekin inoiz kaferik ez hartzekotan. Aldiz, pare bat pertsonak, haiekin kafe bat hartuko lukete, berarekin hitz egin, eztabaidatu eta agian aldaketaren bat emateko asmotan. Hasieran oso ariketa sinplea bazirudien ere, emaitzak alderatzen hasitakoan asko aldatu da gure iritzia. Honen bidez, askotan bestea ulertzen saiatzeko esfortzu handirik ez dugula egiten ikusi da eta hori deigarria izan da. 

    Amaitzeko, hasierak egindako ariketa bat errepikatu dugu, gure burua zenbateraino tolerante eta enpatiko ikusten dugun aztertuz. Hasieran ateratako emaitzekin alderatuz, gure pertzepzioa orokorrean nahiko antzekoa izan bada ere, apur bat negatiborantzago jo duela ikusi dugu. Gure burua pertsona enpatiko, tolerante eta errespetuzkotzat geneukan orokorrean, baina uste geneukan orokorrean, baina uste gabeko hainbat jarreren bidez hori ez dugula guztiz betetzen ohartzeko balio izan du. 

    Honenbestez, orokorrean gure jarrerez pertzeptzio positiboa daukagula esan genezake, nahiz eta saio honetan egindako hainbat jarduera, lanketa eta hausnarketen bidez, egoera guztietan, modu kontzientean bada ere, ez dugula berdin jokatzen ikusi dugun. 

    Honen aurrean, uste dugu txikitatik ikasgeletan alderdi hauek lantzea beharrezkoa dela, bizitzan nahitaez suertatuko zaizkigun gatazkei modu eraginkor eta osasuntsu batean aurre egiteko. Bestalde, ezinbestekoa iruditzen zaigu guztiok alderdi eta jarrera hauen infuruko autokritika bat egitea, gure buruaren eta inguruko pertsonen ongizaterako. 


Bigarren saioa (2021-02-19)

    Bigarren saio honetan, jatorri aniztasuna landu dugu. Horretarako, inmigrante eta emigrante kontzeptuen inguruan hitz egin ondoren, gure aurreiritziez jabetzeko aukera izan dugu, gizartean edota hainbat ikus-entzunekotan hauek irudikatzeko dagoen modu edo konnotazioa aztertu dugularik. 

    Lehenik eta behin, gure aurrezagutzetatik abiatuta emigrante eta inmigrante hitzen definizioa eman ondoren, burura datorkigun inmigrante baten lehen adibidearen inguruan aritu gara, zenbait ezaugarri zehaztuz. Gure aurreiritzi gehienek bat egin dutela ikusi dugu, inmigrante hitza erabiltzean, gerran dagoen edo txiroa den herrialde batetik datorren azal beltzeko gizon bat irudikatu baitugu. Modu honetan, gizartean errotuta dauden hainbat ideia berretsi ditugu, oso zabala den kolektibo bat izanagatik ere, ezaugarri zehatz batzuetara mugatzen dugularik. 

    Jarraian, bi hitz horien berezko defizioak aztertu ditugu, hainbat iturri desberdinetan esaten dena kontuan hartu dugularik. Honen bidez, gizarteak mugatzen duen kolektiboari perspektiba zabala jarri diogu, izan ere, inmigrante adibide mordo bat egon daitezkeen arren, guztiok adibide berdintsua irudikatu baitugu. Inmigrante hitza urruititk datozten pertsonekin lotzen da askotan, baina ariketa honek, estatu mailan edo herri mailan ere inmigrante izan zaitezkela pentsatu dugu. 

    Ondoren, Italiako hau batzuekin egindako ikerketa baten inguruko bideo bat ikusi dugu. Ikerketa hau. “Doll Test” izenekoan, Italian egon den etorkin kopuruaren handitzearekin batera egin zen. 2016an errepikatutako esperimentu hau Estatu Batuetan egin zen lehen aldiz 40ko hamarkadan. Haur arrazializatuak hartzen dira lagin bezala, eta bi panpin jartzen zaizkie mahai gainean, bata txuria eta bestea beltza. Gero, ikertzaileak “Zein da panpin ona eta zein txarra?”, “Zein da panpin polita eta zein itxusia?” bezalako galderak egiten dizkie haurrei. Galdera hauen aurrean, Estatu Batuetan egindako esperimentuan, hau arrazializatu hauek kontziente dira galdera horiek haien koloreagatik egiten zaizkiela, eta gutxietsita sentitzean, batzuk negarrez hasten dira. Italian duela oso gutxi egindako esperimentuan emaitza oso antzekoak atera ziren, haur gehienek, ezaugari positiboetan panpin txuria aukeratu zuten, eta beltza negatiboetan. Nabarmentzekoa iruditu zaigu bi aldietan emaitza berdintsuak izatea bi esperimentu hauen artean urte asko pasa eta teorian gizartea asko aldatu den arren. Honekin esan nahi dugu 2016an esperimentuko emaitzak ikusita bide luze dugula egiteko kultura aniztasunari begira. 

Behin hori eginda, pelikula arrazistetako zati batzuez osatutako bideo ikusi eta aztertu dugu eta ondoren, gure adibide propioak aurkitzen saiatu gara talde txikitan. Hainbat pelikula edo telesailen inguruan hitz egin dugu, pertsona inmigranteak irudikatzerakoan gehienetan patroi berbera erabiltzen dutela ohartuz. Hori dela eta, modu inkontzientean, inmigrante bat “nolakoa den” barneratzen dugu eta horregatik irudikatu dugu gehienok adibide berbera aurrez egineko ariketan. Interesgarria izan da hainbat adibide herri ezagutzea batzuk oso ezagunak baitziren, baina beste hainbat agian ezkutuagoan igarotzen direla uste baitugu. 

Klasea amaitzeko, jolas edo esperimentu moduko bat egin genuen. Denak zutik jarri eta irakasleak egindako galderaren erantzunarekin identifikatuta sentitzen baginen, aulkian eseri behar genuen. Hasteko, gaur egun jaio ginen herri berdinean bizi ote garen galdetu zigun eta ondoren, ea gure guraso edota aiton-amonen herri berdinean bizi ote ginen. Hemen, gehienak gure arbasoen herri berean bizi ez garela ikusi genuen, beraz, hein batean, gu ere migrante ginela pentsarazi zigun jarduerak. Lehen esan bezala, migrante hitzekin, urrutiko zerbait dela pentsatzen badugu ere, ariketa hau interesgarria izan da, gure buruak ere migrante izan daitezkeela ohartu baikara. 

Honenbestez, orokorrean gizartean dagoen migranteekiko pertzepzioaz jabetzeko lagungarria izan zaigu. Nahi gabe izanda ere, ikus-entzunezkoek duten indarraz ohartu eta ondorioz, modu inkontzientean gure buruan eraikitzen diren aurreiritziak ezagutu ditugu. Saio honek beraz, migranteen inguruan genituen ideiak desikasten lagundu digu. 













Iruzkinak

Mezu ezagunak